Juanjo, bere neska-lagun Celestek, inongo arrazoirik eman gabe, abandonatu duen unibertsitateko irakaslea da. Horren aurrean, azal lodiko Nico izeneko bere ikasle bat kontratatuko du Celeste berreskuratzen lagundu diezaion.

Laster, Celeste, Jazzen, arrakasta handiko idazle zital eta manipulatzailearen, eraginpean dagoela ikusiko dute. Azken hau, Jazz usteltzeko ahaleginak eta bi egiten dabil. Nico, alferra izanagatik ere, bazter-nahasle petoa da eta tranpak jartzen Jazz bezain jaioa. Bien artean borondate erronka odoltsua emango da eta Juanjo eta Celeste zehar biktimak izango dira moralik gabeko duelu honetan.

Bestetik, Rebeca, Juanjorekin maiteminduta dagoen bere ikasleak, irakaslearen zein berataz maiteminduta dagoen bere ikaskide Nicoren planak oztopatzen saiatuko da Celeste ez dadin berriro bere bikote ohiarekin batu.

Gauzak honela, Jazz (bere benetako motibazioak filmaren erdialdean ezagutuko ditugu) lurrikara bat izango da Juanjo eta Celesteren bizitzan. Nico, hondamendia menderatzen saiatuko da eta Jazzek ehundutako azpijokoaren aurka egingo du. Biek ala biek, bere burua ‘Buztan’ izenez aurkezten duen rock abeslari narratsa eta Federico izeneko diskoteka bateko atezain bortitza, benetako “arma biologikoak” bailiran erabiliko dituzte.

Jazz eta Nicok, euren nortasun primarioak manipulatuko dituzte Juanjo eta Celesteren bizimoduak ezegonkortu eta euren plan “kaltegarriak” aurrera ateratzeko.

FICHA ARTÍSTICA

Juanjo: FELE MARTINEZ

Rebeca: AMAIA SALAMANCA

Jazz: NORMA RUÍZ

Pedro: SANTIAGO SEGURA

Narradora: PILAR RUBIO

Nico: ADAM JEZIERSKI

Edu: JOAQUÍN REYES

FICHA TÉCNICA

Productora Ejecutiva y Directora de Producción: Mª LUISA GUTIERREZ

Director: MIGUEL ANGEL LAMATA

Director de Fotografía: TEO DELGADO

Director Artístico: JOSÉ LUIS ARRIZABALAGA Y “BIAFFRA”

Músico: ROQUE BAÑOS

Montador: ALEJANDRO LAZARO

Ayudante de Dirección: SERGIO FRANCISCO