BOWFINGER INTERNATIONAL PICTURES 2003 urte hasieran sortu zen ekoiztetxe zinematografikoa da. Donostian eta Madrilen kokatuta dago eta ikuspegi internazionala duten esparru nazionalerako proiektuak garatu eta ekoizteaz gain, know how nahikorik ez duten edo tokia, zein negozioa ondo ezagutzen ez duten enpresentzako ekoizpen zerbitzuak edo serviceak ere ematen ditu. Beste produktora batzuek ekoitzitako film luzeentzako aholkularitza lanak eta komunikazio estrategiak ere diseinatzen ditu.
María Luisa Gutiérrez eta Santiago Segura ekoizleek zuzenduta dago eta sektoreko hainbat forotan parte hartzen du, besteak beste, FAPAEren kide den EPE-APV, euskal produktoreen elkartean.
Ezer gutxi esan beharra dago Santiago Segura bazkide nagusiaren inguruan, bere aktore, zuzendari eta ekoizle lan aski ezaguna baita. María Luisa Gutiérrez, bigarren bazkide nagusia, 1999az geroztik Santiago Seguraren errepresentazio artistikoaz zein enpresaren kudeaketaz arduratu da. Egun, AMA elkarteko lehendakariordea da eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako zuzendaritza taldeko kidea ere bada.
Kalitatea eta komertzialtasuna uztartzen duten, publiko zabalari zuzendutako zinemarako film luzeak ekoizten ditugu. 2017an Argentinako film arrakastatsuenetako bat ekoitzi genuen: Ricardo Darín, Leonardo Svaraglia eta Laia Costa protagonista dituen NIEVE NEGRA (Elur Beltza) zein Diego Perettik, Diego Torresek eta Santiago Segurak protagonizatzen dituen CASI LEYENDAS (Ia mitoak) eta Peter Lanzani, Arancha Martí Martín, Gerard Depardieu, Hugo Silva eta Santiago Segura agertzen diren SOLO SE VIVE UNA VEZ (Behin bakarrik bizitzen da). Orain, Santiago Segurak zuzendutako SIN RODEOS (Itzulinguru gabe) eta Gustavo Hernándezen NO DORMIRAS (Ez duzu lorik egingo) filmeen postprodukzioan murgilduta gaude. Argentinarekin batera ekoitzitako PERDIDA (Galduta), Sergio Barrejónen JEFE (Nagusia), Mediasetekin koproduzitutako OLA DE CRÍMENES (Krimen bolada) eta Telefónica Studiosekin koproduzitutako AJEDREZ PARA TRES (Hirurentzako xakea) filmak errodatzen ari gara.
Komunikazio lanei dagokienez, zuzendarien esperientzia ez ezik, formakuntza eta eskarmentu maila altuko kanpoko profesionalekin ere lan egiten dugu, proiektu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.