New Park, kolorezko neoi eta musika karrankarien artean, nerabeek eguna igarotzen duten hiri erdialdeko kirol jolastokia da. Gazte horien artean, dantzatzeko makina, bideo-joko berri eta berezia, beraganatu duen Fuenlabradako talde bat dago. Dani, Josemi eta gainontzeko adiskideak ugazabak dira joko horretan eta izugarria da eurek argidun gezi gainean dantzan ikusi beharra.

Danik supermerkatuan egiten du lan. Bere ugazabak mutil ontzat dauka. Hainbeste, ezen atzerrian emango duen hilabetean bere boa albinoaren zaintza utziko dion. Eta noski, Danik, piztia zaintzeaz gain, akabatu ere egingo du (butano bonbona bat tarteko). Lagun taldeari ez zaio animalia berdin bat erostea besterik geratuko. Ez dute nondik hasi jakingo, harik eta herrialdeko muturreko friki-ak batzen dituen Manga Saloian ospatuko den lehenengo dantzatzeko makina lehiaketa nazionalaren berri izango duten arte.

Horren maila handiko txapelketan parte hartzeko baina, dantza lehiaketen munduan barna gidatuko dituen koreografo aditu bat beharko dute. Johnny, jokatu ohi duten kirol jolastokiaren jabea, nahiz eta orain piltzartuta egon, disko musikak bizi izan zuen zoraldi garaian txapelduna izandakoa da. Gazteei laguntzea erabaki du.

Manga Saloian, pertsona talde berezi honek aurrez aurre dituen talde guztiei irabazi beharko die, finalera iristeraino. Final honetan, Danik, dantzatzeko makinetan txapelduna den japoniar gazte harroputz eta maltzur bati aurre egin beharko dio. Horretarako, HERIOAREN DANTZA burutu beharko du, makinako maila zailena.

Dueluaren prestaketa, entrenamendu bat baino zerbait gehiago bihurtuko da. Gazteen zein Johnnyren gatazken gainditze mistikoa izango da. Azken honek, 79ko finala galdu zuenetik gainean daraman zorte txarra askatzea lortuko du.

FICHA ARTÍSTICA

DANI: JORDI VILCHES

 JOHNNY: SANTIAGO SEGURA

LARA:  BÁRBARA MUÑOZ

ÓSCAR: EDUARDO GARCÍA

JOSEMI:  OSKAR SALCEDO

SALVA: CHEMA RODRÍGUEZ

GUTIÉRREZ : BENITO POCINO

FERNANDO:  JOSE CORBACHO

OLIVIA:  JOSELE ROMÁN

FICHA TÉCNICA

DIRECCIÓN:  ÓSCAR AIBAR

PRODUCTORES: SANTIAGO SEGURA Y TEDY VILLALBA

PRODUCTORES EJECUTIVOS:  Mª LUISA GUTIÉRREZ Y  J. CARLOS CARO

DIRECCIÓN DE PRODUCCIÓN:  Mª LUISA GUTIÉRREZ

GUIÓN: ÓSCAR AIBAR y JIMINA SABADÚ

CON LA COLABORACIÓN DE: BORJA COBEAGA y DIEGO SAN JOSÉ

DIRECTOR DE FOTOGRAFÍA:  TEO DELGADO

DIRECCIÓN ARTÍSTICA: KOLDO JONES

MÚSICA ORIGINAL:  JAVIER NAVARRETE

MONTAJE DE IMAGEN:  FERNANDO PARDO

COREOGRAFÍAS: ALEX SANTALÓ

SONIDO DIRECTO: MANUEL PEINADO

MONTAJE SONIDO: GABRIEL GUTIÉRREZ     

EFECTOS DIGITALES: GENLOCK (JUAN I. SÁNCHEZ)            

EFECTOS ESPECIALES: EFE-X (RAÚL ROMANILLOS)

VESTUARIO: INMA ARTIGAS

MAQUILLAJE: PEPE QUETGLAS

PELUQUERÍA:  BLANCA SÁNCHEZ

DIRECTOR DE CASTING: PEP ARMENGOL